Herriko Sarea

Oiartzuarrak.org-en parte hartzen duten blogen zerrenda:

Ttur-Ttur
  • 2
    EKA
    2017

    DBH2.mailako gazteek Madrilgo Warner parkera egin zuten irteera maiatzean. Gaur DBH1.mailako gazteen txanda izango da, Irrisarriland parkera.

    Kurtso amaierako irteerak: Warner eta Irrisarriland
  • 31
    MAI
    2017
    Banatu da Kuadrillategiko errifen saria
    Imanol Esnaola, saria jasotzen.

    Hilabete hasieran egindako zozketan errifa saritua 2264 zenbakia izan zen.

  • 3
    MAI
    2017

    Herritarrek Administrazioarekin duten harreman oro euskaraz izateko aukera eduki behar lukete, eta bide horretan pauso bat da errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Aurten ere Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon bilgunea kanpaina egiten ari gara UEMArekin batera herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Iaz, errenta aitorpena egiten zuten oiartzuarretatik %36,6 izan ziren euskaraz egin zutenak.

    Euskararen normalkuntzan pausoak emanez, errenta aitorpena ere euskaraz egiteko deia
  • 3
    MAI
    2017

    2264 izan da zenbaki saritua. 

  • 28
    MAR
    2017

    Andoni Ugalde, Nerea Abancens, Eñaut Fernandez, Nerea Oiarzabal, Aitor Puertas eta Joxe Leibar izan genituen gurean.

    Oiartzuar kirolari gazteak Kuadrillategin!
  • 27
    MAR
    2017
    KORRIKA badator!!!

    Egitarau oparoa prestatu dugu 20. KORRIKAren etorrera ospatzeko.

    Labur-labur:

    • Martxoak 30, osteguna: Jon Maiaren "Jatorria, identitatea eta elkarbizitza" hiltzaldia bibliotekan arratsaldeko 18:30ean
    • Martxoak 31, ostirala: Korrika txikia, gaztea eta ikastetxeetako eskolaz kanpoko ekintzetako taldeen emanaldiak
    • Apirilak 1, larunbata: KORRIKA eguna: tonbola, erraldoiak, muxikoak, elektrotxufla, antzinako jolasak, kontzertuak...
    • Apirilak 4, asteartea: 20. KORRIKA Oiartzungo kaleetan barrena 13:03etik aurrera

    BAT egitera. ZUK egitera.

    Euskaraz!!

  • 20
    MAR
    2017
    Kale erabileraren neurketaren emaitzak martxoaren 23an

    2016ko azaroan egin zen Oiartzungo kale erabileraren neurketa, eta ostegunean, 18:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan emaitzak aurkeztuko dizkigu Soziolinguistika Klusterrak. Baina bada gehiago. Euskararen erabilera indartzeko ekimen desberdinen berri izan dugu azken boladan, Lasarte-Orian, Donostiako Egia auzoan, Hernanin... Ostegunean bertan, Hernaniko esperientzia zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Gonbidatuta zaudete guztiak!!

  • 28
    OTS
    2017
    Datorren ostiralean, martxoak 3, arratsaldeko 17:00etan KORRIKA batzordea

    Hurrengo ostiralean, martxoak 3,  azken KORRIKA batzordea egingo dugu Intxixu AEK euskaltegian.

    Korrikazaleok 17:00etatik aurrera Fermiñene etxean elkartuko gara aurtengoan ere KORRIKA arrakastasua antolatzeko.

    Etorri eta parte hartu euskararen festan!!

  • 7
    OTS
    2017
    KORRIKA BATZORDEA ostiralean, otsailak 10, 17:00etan

    Ostiralean 2. KORRIKA BATZORDEA izango da Oiartzunen. Animatu eta etor zaitez gurekin Korrika antolatzera!!

        KORRIKA BATZORDEA

        Noiz: Otsailak 10, ostirala, 17:00etan

        Non: INTXIXU AEK euskaltegian (Fermiñene etxea, 2. solairua)

    Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: 943 493957 intxixu@aek.eus

Banerrak
Banerrak

19. KORRIKA Oiartzunen

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /